2013/04/22

La revolución por el tejado / Lucio Urtubia




Francisco Rodríguez de Leceak, hitzaurrearen egileak, sailkatu ezinekoa hitzekin definitzen du liburua: memoria askeak, Urtubia abenturazalea izendatu izanen zitekeen eleberri barojiarra edota autolaguntzarako gidaliburua. Guda ezberdin baten barne-kronika erakargarria ere bada, Robin Hood berberaren oinordekoa izan zitekeenak gidatua, botere ekonomikoak desjabetzeko eta behartuenen artean harrapatutakoa banatzeko erabilitako hamaika etxebizitza eta ezkutaleku paristarretatik baikaramatza Luciok. Baina batez ere, garai eta geografia zehatz bat historikoki argitzen duen dokumentu bizi bat da, «bere bizitza anitzetan » bizitza bakan bat aztertzen duen idatzia. Autorearentzat libre izateak konplexurik gabe botere arbitrario bati jaramonik ez egitea da, lanbide baten bitartez independentzia lortzea, ondaregabetuenenganako elkartasuna adieraztea, bizitzak gure esku jartzen dituen aberastasunak banatzea. Barne-askatasun hori ez da konkista erraza, eta badirudi Luciok eskuratu duela. Hemen, haren memorietan, nola lortu duen kontatzen du pausuz pausu. Ongi etorri haren sekretura, ongi etorri utopiara.

La apasionante crónica interna de una guerra desigual conducida por un auténtico heredero de Robin Hood, de los mil domicilios y escondites parisinos de Lucio, para expropiar a los poderes económicos y repartir el botín entre los necesitados. Un documento vivo que arroja luz histórica sobre una época y una geografía concreta que desgrana una vida singular «en sus muchas vidas». Bienvenido a su secreto, bienvenido a la utopía.

Izenburua:        La revolución por el tejado
Egilea:              Lucio Urtubia
Argitaletxea:    Txalaparta, 2008
ISBN:                9788481365320

Azalpen gehiago