2013/04/25

Casilda miliciana - Historia de un sentimiento / Luis Jimenez de Aberasturi




Casilda Hernaez donostiarrak gaztetatik anarkismoa defendatu zuen, duela hogei urte hil zen arte; Txertoak bere lekukotza jasotzen duen liburua berrargitaratu du.

Hogei urte bete dira Casilda Hernaez militante anarkista hil zenetik. Donostiarra zen bera, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunagatik etengabe borrokatu zuen. Urteurrenarekin bat eginez, Casilda miliciana – Historia de un sentimiento liburuaren edizio berezia argitaratu du Txertoa argitaletxeak. Liburuaren hirugarren edizioa da, eta aurrekoekin alderatuz, ohar argigarriak gehitu dizkiote, eta senideek beraiek utzitako argazkiez hornitu dute. Casildak ez zuen batere gogoko egindakoaz hitz egitea, baina hil baino lehenago, Luis Jimenez Aberasturi idazle donostiarrak elkarrizketatu egin zuen. Elkarrizketa horretan oinarritua dago liburua.

Casilda Hernaez Vargas 1914an jaio zen Donostian, eta gaztetatik parte hartu zuen mugimendu anarkistan. Manuel Chiapuso lagun izan zuen Hernaezek. 1934ko greban atxilotu egin zuten, saski batean lehergailuak zeramatzala, eta 29 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala ere, urte gutxiago eman zituen itzalpean, 1936an Frente Popularrak bultzatutako amnistiari esker kaleratu baitzuten. Hala, garaiz iritsi zen Donostiara, militarrak geldiarazi zituen herritar mugimenduan parte hartzera. Izan ere, Frankisten altxaldia gertatu zenean, anarkistak izan ziren antolatzen eta aurre egiten lehenak.
Borrokalari sena barruan zeraman, eta hainbat borroketan parte hartu zuen. Errepublika garaitua izan zen garaian, erbestera alde egin zuen, eta Biarritzen hartu zuen ostatu. Bere bikote Felix Likinianorekin batera bizi zen Biarritzen, eta lehenengoetako beteranoak izan ziren 1950. hamarkadaren bukaeran, euskal iheslari uholde berriarekin bat egiten. Diotenez, bikotearen etxean nazien eta frankisten aurkako hainbat ekintza prestatu zituzten. Gustura geratu zen Biarritzen Casilda, eta 1992an hil zen.
Casilda Hernaez, Casilda milizianoa bezala igaro da historiara. Berak, ordea, ez zuen gogoko ezizen hori. Nahiago zuen borrokalari eta iraultzaile bezala identifikatua izan. Azken batean, miliziano izatearena bere alderdietako bat bakarrik izan zela diote. Ekintzaile sindikalista izan zen, feminismoaren bultzatzaile sutsua, eta ingurugiroarekiko errespetuzko bizitzaren aldekoa. Bere ibilbidea baloratzeko garaian, oso zuhurra izan zen beti Hernaez.

Casilda Hernáez Vargas ha pasado a la historia como «Casilda, la miliciana», a pesar de que ella nunca terminó de aceptar ese apelativo y prefería ser considerada como combatiente o revolucionaria. De hecho, la de miliciana no fue sino una de sus facetas, pues también destacó como activa sindicalista, pionera del feminismo y propagandista de una vida en contacto con la naturaleza. Nació en Donostia, en 1914, y desde su adolescencia participó en el movimiento libertario. Durante la huelga de 1934, fue detenida cuando transportaba explosivos en una cesta, y aquella «chica de la cesta» o «chica de las bombas», como la llamaban, fue condenada a 29 años de prisión. Recobró la libertad en 1936, gracias al triunfo del Frente Popular, y llegó a Donostia a tiempo de participar en la resistencia popular que hizo fracasar la sublevación militar en la ciudad. Combatió después en la Peña de Aia y, cuando cayó Irun, atravesó el Bidasoa para reincorporarse a la lucha en el frente de Aragón. Derrotada la República, partió al exilio y conoció la miseria de los campos de internamiento. Durante la ocupación alemana de Francia, colaboró con la resistencia. Su compañero Félix Likiniano y ella misma, afincados en Biarritz, fueron de los primeros veteranos que, ya a finales de los 50, conectaron con la nueva oleada de refugiadas/os de Euskal Herria. En realidad, Casilda acogió hasta su muerte, en 1992, a cualquier persona perseguida por su actividad revolucionaria. Su modestia a la hora de valorar su papel en la lucha y su discreción eran proverviales. Sólo tras mucho insisitir, y gracias a los buenos oficios de Manuel Chiapuso y el propio Likiniano, el autor de este libro consiguió que se aviniese a desgranar algunos de sus recuerdos. Este libro recoge su escueto testimonio sobre una trayectoria vital que la ha convertido en una figura mítica.


Izenburua:        Casilda Miliciana
Egilea:              Luis Jimenez de Aberasturi
Argitaletxea:    Txertoa, 2012
ISBN:                9788471485250